XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia; baña ez osoro egi.

Obenaren gaiztakeria izaeraz ezin izan daiteke muge edo neurriz gorakoa.

Zergaitik? Ara, jarduerak izakereari jarraitzen dautso.

Izakerearen neurriz jardun bere.

Gizon danak, gizonez jardun be; abere danak, abere danez.

Baña irazaki edo kreaturen izakera mugatua, neurtua dozu: beraz irazakien egite ta jardunak bere neurtuak izan bear.

Irazakien egiñai ez iagoke, beraz, ez neurriz gorako saririk, ezta neurriz gorako zigorrik bere.

Egia esan, oben egiñaz Jaungoikoa'ren Jabetasun ta Nagositasunari iarki egiten gaiakoz; On Utsa ezetsi daroagu; Bikaintasun Utsari irain egin.

Irainduaren Edertasun eta Ontasunetik bakarrik ba'letorke obenerrua, erru ori mugaz ganekoa izango litzake.

Baña obenaren gaiztakeria ez datza irain egin iakonaren Nagositasunean bakarrik, obendi ta gaizkiñaren ezaguera ta naian baño.

Ta gaizkiñak, naizta irazakirik bikañena izan, Jaungoikoa'ren Nagositasun, Ontasun eta Bikaintasuna muge edo neurriz gorakoak dirala jakin, bai, jakin legike; baña Nagositasun eta Ontasun ori muge ta neurriz gorako diranez ezagutu ta ulertu, ez; ez dau, ba, Jaungoikoa arpegiz arpegi ikusi.

Beraz betiko neke bearra susmau egin gengike: erakutsi, ez.

Gaiztokiko oñazeak ez dira muge.

Izaki mugatuak ezin eroan legike, ba, mugaz ganeko nekerik.

Amaige ta muge ez dira ideko edo bardin.

Oñaze areik ez dira iñoiz amaituko: amaige dira.